>
Artea

Sally Mannen erakusketa - Macula et materia

Sally Mannen erakusketa - Macula et materia en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Kutxa Kultur Artegunea
Data. 2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

Ordua.
Prezioa. 0,00 ? €

Macula et materia erakusketak ibilbide bat proposatzen du Sally Mannen obran mugarri diren argazki-serieen bidez. Besteak beste, honako lan hauek biltzen ditu: At Twelve [12 urterekin] (1983-1985), Immediate Family [Gertuko familia] (1984-1994), Virginiako paisaiak (1992-1996), Georgiakoak (1996) eta Deep Southekoak (1998), baita geroagoko lan batzuk ere, hala nola Faces [Aurpegiak] (2004), Proud Flesh [Haragi harroa] (2006-2015), Delta (2016), Platinum Stones [Platinotipoak] (2002) eta Goshen (2025).

Argazki-sorta horiek agerian uzten dute zein izan ziren artistarenkezka nagusiak, landutako gaien itxurazko aniztasuna gorabehera:haurtzaroa, familia, paisaia, memoria historikoa, gaixotasuna,deskonposizioa eta gorpuztasuna.

Informazio praktikoa
Datak: 2026ko uztailaren 17tik urriaren 18ra arte
Ordutegia: asteartetik igandera: 12:00-14:00 eta 16:00-20:00
Sarrera doan
Lekua: Kutxa Fundazioa Artegunea (Donostia)
Komisarioa: Anne Morin, diChroma photography

Artista: Zein da Sally Mann

Sally Mann (Lexington, Virginia, 1951) Ameriketako Estatu Batuetakoargazkigintza garaikideko artista garrantzitsuenetako bat da. 1970ekohamarkadan lanean hasi zenetik, obra koherente eta exijente bat ondudu, AEBetako hegoaldean ardaztua. Izan ere, bera hangoa da jatorriz,eta inoiz ez dio lurralde hori esploratzeari utzi. Artistak hainbatsari jaso ditu bere ibilbidean zehar

euskera-castellano

Envíanos tu evento