>
Artea

San temo Museoa - Erakusketa Iraunkorra - Artearen bilduma historikoa

San temo Museoa - Erakusketa Iraunkorra - Artearen bilduma historikoa en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. San Telmo Museoa
Data. 2025ko Urtarrilaren 1tik
2025ko Abenduaren 31ra

Ordua.  
Prezioa. 4,00 / 10,00 ? €
OrganizaSan Telmo Udal Museoa.

Bilduma historikoan XV. mendetik XIX. Mendera bitarteko ibilbide kronologikoa egiten da. Hartara, artearen historian funtsezko garrantzia izan zuten egileak ikusiko ditugu (Greco, Tintoretto, Ribera, Rubens, Beruete, Fortuny, Madrazo edo Miró) baina estilo artistikoek historian zehar izan duten bilakaera ezagutzeko aukera ere izanik.

  • XV. mendea
    Aurreko mendeetako estilo erromanikotik gotikora aldatzen da, arkitektura arinagoa eta argitsuagoa izanik eta pintura muralaren ordez taula gaineko erretaulak nagusituz. Pintura horietan konposizioa asko zaintzen dute eta perspektiba eta modelatua nabarmentzen dira, Gaztelako Eskolako bildumakoak diren taula hauetan ikus daitekeenez.

  • XVI. mendea
    Errenazimentuan, gizakia munduaren ardatz zen eta ikusmolde berri horrekin, pinturetako modelatuan lorpen berriak eta perspektiba iristen dira, eta giza anatomia eta paisaiak menderatzen dituzte. Bildumaren atal honetan, aniztasuna da nagusi eta genero berriak agertu dira: paisaia eta erretratua.

  • XVII. mendea
    Barrokoa arte-estilo bikaina da, Kontraerreformaren zerbitzura dagoena eta arte ulergarria da nagusi, arte erakargarria, mugimendu aztoratuekin, kolore aberatsekin, argi-ilunen kontraste bortitzekin eta errealismo handiarekin. Gure bilduman bildutako autoreak horren adierazgarri garbia dira.

  • XVIII. mendea
    Mende honetan Neoklasizismoa garatu zen, estilo argi, lineal eta harmoniatsua, bolumenak oso definituta dituela. Espainian, Borboien dinastiako errege Felipe V.ak artista ugari bildu zituen bere inguruan, Frantziako gortearen gustuei jarraiki eta atzerriko artista ugari iritsi ziren, bilduman ongi ikus daitekeenez.

  • XIX. mendea
    Mende honetan hainbat estilo garatu ziren: Erromantizismoa, Ilustrazioaren arrazionalismoaren aurka sortutako mugimendua; Errealismoa, kritika politiko-sozialaren mezua transmititzen duena; eta Inpresionismoa, naturaren alderdi aldakorrak islatu nahi dituen estiloa. Abangoardietarako bide hori ongi jasota dago garai honetako bildumako obretan.

Museoaren ordutegiak



Zabalik
Asteartetik igandera.
Negua (azaroak 1-martxoa): 10:00 - 19:00
Uda (martxoa-urria): 10:00 - 20:00
Astelehena, jai eguna edo zubia baldin bada.

Itxita
Astelehenetan (jai egunak edo zubiak kenduta).
Urtarrilak 1 eta 20.
Abenduak 25.

Ordutegi murriztua
10:00 -14:00.
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira).

Lotura interesgarriak:
Arte Bilduma Historikoa - San Telmo Museoa
Sarrerak Online

euskera-castellano

Envíanos tu evento