Second Canvas San Telmo Museoa

San Telmo Museoko arte bildumako hautaketa hau bereizmen handian eta informazio gehigarriarekin ikusteko aukera dago hemen, Second Canvas proiektuari esker. Gainera, mugikorrean ere kontsulta daiteke Second Canvas San Telmo Museoa aplikazioa deskargatuz.
Aplikazio honek museoaren erakusketa iraunkorrean zehar gidatuko zaitu, audiogida baten gisa. Baina horrez gain, informazio osagarria ere ematen du irudi, testu eta mapen bidez. Bi ibilbide eskaintzen ditu: luzeak bi ordu inguruko bisita proposatzen du eta ikuspegi zabala ematen du; laburrak, aldiz, ordubeteko iraupena du eta lehenengoaren interes puntuen aukeraketa bat biltzen du, ikuspegi orokorragoa eskainiz.
App-a erabiltzeko aukera bat da norberaren gailuan deskargatzea eta ibilbidea konexiorik gabe egitea; beste era bat da, ezer instalatu gabe, erakusketan markatuta dagoen puntu bakoitzean jarritako QR kodearen bidez informazioa ikustea. Lau hizkuntzetan dago eskuragarri: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta inglesez.
Paisaia
Juán Fernández Navarrete - San Joan Patmos uhartean (XVI)
Alonso Cano - Kristoren otoitza (XVII)
Hubert Robert - Arkeologia paisaia (XVIII)
Nicolas Lancret - Landako eszena (XVIII)
Martín Rico y Ortega - Veneziako ubide handia (XIX)
Joaquín Sorolla Bastida - Eguzkia eta itsasoa (XX)
Antonio Ortiz Echagüe - Tafilaleteko bi emakume (Fez, Maroko 1931)
Erretratua
Anonimoa - San Lukas ebanjelaria (XV)
Jehannet Clouet - Mirabearen bustoa (XVI)
José de Ribera - San Andresen erretratua (XVII)
Francisco Solimena - Santo Tomás de Villanueva, Veneziako artzapezpikua(XVII)
Largilliere, Nicolás - Andrea (XVII-XVIII)
Villegas Cordero, José - Andereño sevillarra (XIX)
Raimundo Madrazo Garreta - Gaztea bitxilorea hostogabetzen (XIX)
Antonio Ortiz Echagüe - Nire emaztea eta alaba gelan (XIX)
Michelin-en laguntzaz garatutako proiektua.
Lotura interesgarriak:
APP Canvas San Telmo Museoa
Bilduma ikusi