>
Turismoa

Topic: Helduentzako Bisita Gidatu Antzeztuak 2019

Topic: Helduentzako Bisita Gidatu Antzeztuak 2019 en Tolosa
Tolosa
Lekua. Topic - Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
Data. 2019ko Maitzaren 25a
Ordua. 11:30 / 12:30
Prezioa. 7 ? €
OrganizaTOPIC - Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroa

Familiei zuzendutako bisita gidatu antzeztuen arrakasta ikusirik, aurten, estreinakoz eta Topic-eko programa barruan, helduei zuzendutako bisita gidatu antzeztuak martxan jarri ditugu.

  • 11:30: euskaraz
  • 12:30: gaztelaniaz

Bertan, modu atsegin eta entretenigarri batean gure museoa ezagutu ahal izango duzue, baita museoko pertsonaia ezberdinak ere. Antzezle bat, museo honetan bizi izan den pertsonaia historiko baten paperean sartuko da, bisitariak ibilbidean zehar gidatuz. Modu honetan eta ordu betez, Topic-era hurbiltzen den edonork museoa eta eraikinaren historia modu berezi batean bizi eta ezagutu ahal izango du.

Bisitak hilean behin egingo dira -larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gazteleraz-; goran adierazita dator egutegia. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 €.

Aurretiko erreserbarekin, bisita antzeztua nahieran egiteko aukera ere badago (taldeak: 100€ - gehienez 15 pertsona).

Oharra: Sarrerarekin bai museo bal aldizkako erakusketa ikustera sar daiteke.

Lotura interesgarriak:
Topic-en weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento