>
Turismoa

Uliako Interpretazio Zentroa

Uliako Interpretazio Zentroa en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Donostiako beste auzo eta guneak
Data. 2022ko Urtarrilaren 1tik
2022ko Abenduaren 31ra

Ordua.
Prezioa. 0,00 ? €

2012ko uztailaren 28an irekiko ditu ateak Uliako Interpretazio Zentro berriak. Ekipamenduaren kudeaketa Cristina Enea Fundazioak hartuko du bere gain, era honetan, koordinatzen duen hirugarren udal-dotazioa bilakatuz, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea eta Urgulleko Natur Txokoarekin batera. Donostiako Udalak, fundazioaren bidez herritarren artean sustatu nahi duen ingurumen eta iraunkortasun baloreetara bideraturiko eraldaketa adeitsua lortzeko tresna eta baliabide didaktiko garrantzitsuak dira aipatu hiru gune horiek.

Interpretazio Zentroaren kasuan, Ulia bezalako leku berezi eta enblematikoa ezagutzera emateko balioko du, bere ingurune fisiko, natural eta historikoan sakonduz.

Interpretazio zentro berriak jarduera didaktiko eta kulturalez beteriko egitaraua izango du, tailer didaktikoekin, Uliatik zehar antolatutako ibilbideekin, zentrotik bertatik eginiko bisita gidatuekin, proiekzioekin, behin-behineko erakusketekin Horiek guztiek, diseinuan parte hartu duten talde ekologista, kultural eta sozial ezberdinen ekarpenak bilduko dituzte. Era berean, elementu ezberdinak manipulatuz eta eurekin elkar-eraginez, Uliako elementu bereizgarrienetara gerturatzea ahalbidetuko duen erakusketa iraunkorra ere izango da. Laburbilduz, Uliako Interpretazio Zentro berriak ondorengo gai-esparruak landuko ditu: Uliako ingurune fisikoa, haitzak eta lurrak; fauna eta flora; itsas-ekosistemak; historia, ondarea eta paisaiaren eraldaketa kulturala.

Zentroaren baliabide eta ezaugarri teknikoak:

  • Aipaturiko esparruak lantzeko, zentroak baliabide didaktiko hauek izango ditu:  erakusketa iraunkorrerako gela, hitzaldiak eskaintzeko erabilera anitzeko gela, tailer didaktikoei eskainitako gela, eta . Gainera, Uliari buruz publikaturiko informazioa bilduko duen dokumentazio-gune bat izango du, baita kontsultak egiteko gune gehigarri bat ere.
  • Esan beharra dago, bai altzariak baita erakusketa-ekipamendua ere, bazetrtutako palets industrialen egurarrekin eginak daude, eta eserlekuen, bankoen eta aulkien bigungarriak berriz, Kubo Salak emandako komunikazio kanpainetako banderolekin. Honela erakutsi nahi da berrerabilera irtenbide egokia dela hondakinen prebentziorako, material horiek berriz ere ekoizpen-zikloan sartuz.
  • Era berean, zentroak baratze ekologikoa ere edukiko du ondoan, uren birziklaketa erraztuko duen sistemaz hornitua, bai eta hainbat konpostagailu ere, non tailer esperimentalak burutuko diren.

Irekiera ordutegiak eta egutegia
Urtarrila- Apirila / Urria-Abendua larunbata, igandea eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.
Maiatza, Ekaina eta Iraileko 3. eta 4. astea ostira 17:00etatik 19 00etara eta larunbata, igandea eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.
Uztaila, Abuztua eta Iraileko 1. eta 2. asteak asteartetik, igandera eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
Itxita: urtarrilak 1, 6 eta 20 eta abeduak 25.
Sarrera doakoa izango da.

 

Lotura interesgarriak:
Cristina Eneako Ingurumen baliabideen Etxea

euskera-castellano

Envíanos tu evento