>
Artea

Ur Mara Museoa (Neguan itxita)

Ur Mara Museoa (Neguan itxita) en Alkiza
Alkiza
Lekua. Urmara Gunea
Data. 2026ko Urtarrilaren 1tik
2026ko Abenduaren 31ra

Ordua.

Ur mara museoa arteari, naturari eta kultur hedapenari eskainitako naturgunea da. Erakusketa iraunkorrak Koldobika Jauregik museoari utzitako piezekin osatua dago. Koldobika Jauregi euskal eskultoreak Elena Cajaravillerekin batera sortu zuen Ur mara museoa 2010 urtean.

Ur mara museoa kultur eragile aktiboa da Tolosaldeko landa-eremuan. Urtero artea, filosofia eta natura lotzen dituen programazio zabala eskaintzen du. Komunitatearekin oso lotuta, interes desberdinak lotzeko eta elkarrizketara irekitako espazioa bermantzen du.

Egilea - Koldobika Jauregi 1959-2024

Artista polifazetikoak euskal estetikaren herentzia jaso zuen bere eskuen artean. 1990ean Chillidak Zabalaga beka eman zion. Garai hartan hasi berri zen Chillida Lekuko baserriaren izen bera jaso zuen bekak.

Koldobika Jauregik, Elena Cajaraville emaztearekin batera, Karl-Henrich Müller mezenasaren "Insel Hombroich" Alemaniako museoan "Naturarekiko paraleloa den artea" proiektuan parte hartu zuen hainbat urtez. Ur mara museoa esperientzia horretatik sortu zen.

Guggenheim-Bilbao edo Würth museoetan aurkitu dezakegu bere obra.

Egindako lan ugarien artean, 2017an Telmo Esnalek zuzendutako Dantza filmerako sortutako unibertso estetikoa topatu dezakegu.

Ur Mara Kultur Elkartea
Ur mara Kultur Elkartea da Ur mara museoaren organo kudeatzailea.

Urmara Museoa

Helbidea: Garmendi-Azpi Baserria, Azaldegi 9.  20494 ALKIZA
Tel.: 943 694 210 -  info@urmara.com 

Lotura interesgarriak:
Koldobika Jauregi

euskera-castellano

Envíanos tu evento