>
Turismoa

Urolaturismo: Bost geltoki historian Zumaian

Urolaturismo: Bost geltoki historian Zumaian en Zumaia
Zumaia
Lekua. Zumaiako Turismo Bulegoa
Data. 2022ko Urtarrilaren 1tik
2022ko Abenduaren 31ra

Ordua.
OrganizaZumaiako Turismo Bulegoa

Historiako hamaika uneren lekuko mutu izan da Urola ibaia. Iturburutik ibai-ahoraino, gure lurreko historiako pasarte ugariren lekuko izan dira bertako paisaia, herriak, pertsonaiak eta kultur ondare aberatsa. Eskaintza honen baitan bost geldialdi proposatzen djtugu, bost geraleku, unibertsoa sortu zenetik gaur egunera, tartean Palelitikoko artistak eta Erdi Aroa ditugula. Denboran bidaiatzearen emozioa sentitu eta gozatu ahal izango du bisitariak. Gainera, goza ezazu lekuko gastronomiaz Urolako bailarako hainbat lekuk eskainiko dizuten "pintxo-pote" tradizionaleko miniaturazko sukaldaritzara batuz.

20 Km barruan kokatzen diren lau geltoki edo zentro hauek bisitatuaz, publikoari bidaia bat egiteko aukera eman nahi zaio zentzu bikoitz batean; bidaia geografikoa alde batetik Zumaiatik Azkoitiraino Urola bailara zeharkatuaz, eta bidaia historikoa bestetik, historiako zenbait aro, pertsonai edo momentu klabe interpretatuaz eta lehen eskutik ezagutuaz.

• Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroa: Lurraren historia harkaitzetan jasoa
• Ekainberri: (Zestoa): Prehistoria - Bailarako lehen gizakien aztarnak.
• Lili Jauregia (Zestoa): XVI - XVII mendeak, lurraldeko familia boteretsuenetako baten historia.
• Loiolako Santutegia (Azpeitia): XVI.-XVII Mendeak - San Ignazio-ren bizia eta legatua.
• Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia): XX. Mende hasiera Industrializazio garaia - Urolako Trena.

Produktuaren ezaugarri eta edukiak:

1. Forfaitaren prezioa bost museoen sarrera prezioen baturaren %50 da.
2. Zer eskuratu daiteke forfait honekin: Museo bakoitzera sarrera.
3. Forfaita pertsona batetik bestera pasa daiteke, transferiblea da.

- Loiolako Santutegiko Turismo Bulegoa.
- Ekainberri (txartel salmenta eta turismo bulegoa).
- Zumaiako Turismo Bulegoa.
- Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentrua
- Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia).

Lotura interesgarriak:
Ekain Berri - Zestoa
Egitaraua Foiletoa (PDFa)
Algorri zentroaren weba
Palacio de Lili / Lili Jauregia
Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa
Loiola Santutegia

euskera-castellano

Envíanos tu evento