Zarauzko Euskal Jaia
Irailaren 9an, Arantzazuko Amaren jaiegunean, Euskal Jaia ospatzen da, astebetez luzatzen den herri folklorearen erakustaldi paregabea.
1924an sortu zen, turisten herriko egonaldia luzatzeko asmoz, eta herrian erabat errotuta dago. Bertan, euskal jaien tradizioen zati handi bat biltzen da.
Egun hauetan kaleak dantzari taldez betetzen dira (euskal dantzariz), txistu eta bestelako musika tresna autoktonoek lagunduta.
EGITARAUA 2025:
Irailaren 9a, asteartea. Euskal Jai Eguna:
- 07:00: Diana herriko kaleetan zehar.
- 08:00: Goiztarrak taldearen irteera.
- Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale.
- 08:00: Gure Boza otxotea kaleetan zehar.
- 08:30: Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak.
- 10:30: Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia Schola Cantorum abesbatzak abestuta.
- Ondoren: Frontoi Txikin, Goiztarrak taldearen eskutik, pilota-partidak, herri-kirolak eta bertsolariak.
- 11:00-14:00: Torre luzea parkean, egurrezko jolasak haurrentzat.
- 11:45: Alproja taldearen irteera (San Inazio kalea, Kale Nagusia, Torre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa).
- 12:00: Munoan, Dena erosterik ez, antzezlana.
- Ondoren: Munoan, erromeria Bide Batez taldearekin.
- Eguerdian: Musika plazan, erromeria, trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.
- Ordu berean: Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin.
- 13:00: Lege Zaharren enparantzan, karro-lehiaketaren sari-banaketa.
- 13:30: Lege Zaharren emparantzan, karroza ikusgai egongo da.
- 14:00: Musika plazan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
- 17:30: Musika plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
- 18:00: Iñurritzan, haurrentzako herri-kirolak Kulki taldearen eskutik.
- 18:30: Iñurritzako zelaian, erromeria Eingo taldearekin.
- 20:00: Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
- 20:30: Kalejira Iñurritzatik Musika plazara.
- 22:00: Munoan, dantzaldia Bide Batez taldearekin.
- 22:30: Musika plazan, erromeria trikitilariekin.
Euskal Jaietan ohitura
zaharrak mantentzeko
ahaleginean herritar guztioi
zuen janzkera zaintzera
gonbidatzen zaituztegu.
Ondo pasatu jaiak!
Antolatzaileak: Zarauzko udala, Kultura Zarautz
Laguntzaileak: AEK / Alproja Taldea / Euskal Herrian
Euskaraz/ Goiztarrak / Zarautz"TRIK / Imanol Urbieta Musika Eskola /
Jalgi Dantza Taldea / Montetxio Abesbatza / Motxian-Etxebeltz Bertso
Eskola / "Arrain Zopa" taldea / Nahiko Larri Trikitilariak / Goizeko
Ihintza Txistulari Taldea / Zarautz Abesbatza / Schola Cantorum /
Txipirin abesbatza / Udaberri abesbatza
Lotura interesgarriak:
Euskal Astea - Zarautz
Zarauzko Udala