Zeraingo Kartzelari Ikustaldiak

1711 urteko kartzela. Pasoko kartzela modura erabili zen, Zerainen elkartzen baitziren garrantzi handiko bi galtzara
Kartzelaren berezitasun nagusia, lau paretak haritz-oholez estaliak daudela da. Paretetako harrien joskerak buztinez egiten zirenez, ez zen oso zaila gertatzen harri batzuk kentzea ihes egiteko. Haritz-egurrarekin paretak babestuz, presoak ihes egiteko arriskua gutxitzea lortzen zuten.
Presoak lotzeko zepo eta grilleteak ere ikus daitezke. Halere, ez ziren preso guztiak lotzen, arrisku handiena zutenak baizik. Batzuk, paretaren kontra zutik lotzen ziren, beste batzuk zepo erraldoi bati etzanda, eta aske egotea ere posible zen.
Urte luze hauetan, kartzelak era guztietako "bisitariak" izan ditu; baita 1835 urtean minatan lan egitera ekarri ziren 26 gerra-preso ere. XX. mendean pixkanaka erabiltzeari utzi zioten eta, gaur egun, gure historiaren aztarna gisa mantentzen dugu Gipuzkoan geratzen den XVI. mendeko kartzela bakarra.
Gaur egun, kartzela, Ostatu tabernaren barruan aurkitzen da eta bisitatu nahi duenak ostatukoei esan besterik ez dute asteazkena ez beste edozein egunetan.
Lotura interesgarriak:
Zeraingo kartzela