>
Zinema

Zinegoak 2021 Hedapena: Donostia

Zinegoak 2021 Hedapena: Donostia en Donostia-San Sebastián
Donostia-San Sebastián
Lekua. Antzoki Zaharra
Data. 2021ko Apirilaren 12tik
2021ko Apirilaren 14ra

Ordua. 19:00
Prezioa. 5 ? €
OrganizaDonostia kultura

Datorren apirilaren 12, 13 eta 14an, Zinegoak 2021k Antzoki Zaharra bisitatuko du. Martxoaren 1etik 14ra Bilbon ospatu zen Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdi honetako bi film luze eta film labur sorta bat proiektatuko dira.

Ehgam-ek Gehitu-k, Zinegoak eta Donostia Kulturak, hamahirugarren aldiz ondoz ondokoz, Antzoki Zaharra bisitatzen duen sariketa honen lagin bat aurkezten dute.

Egitaraua:

Apirilak 12, astelehena:

  • Red Bay (2021)
    • José Antonio Cortés Amunarriz. Euskadi. 29 min
      • Hondarribia, 1943. Martin gazteak familiaren baserrian lan egiten du. Haren ama Comète Sare klandestinoan dabil. Martinek bizitza betiko aldatuko dion harreman bat biziko du pilotu iheslari batekin.

  • Hands and Wings (2019).
    • Sungbin Byun. Hego Korea. 18 min
      • Woo-Sung nerabeak ezin ditu eskuak askatasunez mugitu, eta, horren ondorioz, ezin ditu bere behar sexualak asetu. Haren amak laguntza eskaintzen dio askotan, baina egun batean Woo-Sungek amaren laguntzari uko egingo dio.

  • Meritum (2021).
    • Yago Mateo. Euskadi. 6 min
      • Azkenean, Sarak eta Elenek haien helburua lortu dute. Baina zertarako hainbeste lan haien balentria handia aitortzen ez bada? Gauza batzuk ez dute preziorik.

  • On My Way (2020).
    • Sönam V. Larcin. Belgika. 23 min
      • Ezustean, Nigeriako jatorria duen pertsona migrante bat iritsi da Belgikako landa-eremu batera, eta harreman ezkutu bat bizi duten bi gizonen egunerokotasun hauskorra kolokan jarriko da.

  • Mall (2020).
    • Jerry Hoffmann. Alemania. 7 min
      • Lapurreta baten ondorioak. Didi, mutil barnerakoi bat, jostailu bat lapurtzen harrapatuko dute, eta haren aitak, hipermaskulinitatearen, ez du asmatuko nola jokatu.

  • Ni Naiz Naizena.
    • Euskadi. 12 min
    • Kapitulo bat
      • Ni Naiz Naizena genero aniztasunari buruzko webgune dokumental bat da, Izar Filmsek sortua Mugen Gainetik, Gehitu eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. 10 minutuko 6 kapitulu izango ditu, eta horretarako sortutako web orri baten bidez zabalduko dira. Kapitulu bakoitza pertsonaia bati buruzkoa izango da. Pertsonaia horrek gizartean ezarri diguten gizon/emakume dikotomia horretatik kanpo bizi du generoa

Apirilak 13, asteartea:

  • Her Mothers / Anyáim története (2020).
    • Asia Dér & Sári Haragonics. Hungaria. 75 min
      • Maitasunari eta askatasunari buruzko film intimoa. Lesbiana bikote batek Hungariako homofobiari aurre egin beharko dio. Familia bat osatzen ahaleginduko dira, adopzio bidez, eta amatasunean zer rol hartu erabaki beharko dute. Zuzendarien magiari esker, indarkeria eta bazterkeria lesbikoaren drama bat izan zitekeena jaialdiko bikote enblematikoenaren historia bilakatzen da, eta ikus-entzule guztiak familia zoragarri honen parte izateko irrikatan uzten ditu.

Apirilak 14, asteazkena:

  • Valentina (2020).
    • Cássio Pereira dos Santos. Brasil. 95 min
      • Valentina, 17 urteko gazte bat, landagunera joan da bizitzera, Márcia amarekin, berriz hasieratik hasteko asmoz. Eskola berrian besteek zapaldu ez dezaten, Valentinak bere izen soziala erabiliko du, bere trans-izaera sekretupean gordeta. Hala eta guztiz ere, Valentinari eta haren amari arazo bat sortuko zaie institutuan gurasoen bigarren sinadura eskatzen dietenean.

Lotura interesgarriak:
Donostia Kultura
Sarreren On Line Salmenta
Zinegoaken weba
Ehgam-en weba
Gehituren weba

euskera-castellano

Envíanos tu evento