Zumalakarregi Museoa
Museoa, gaur, XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da. Museoak Migel Antonio eta Tomas Zumalakarregiren biografiak eta Lehen Karlistada azaltzen ditu, Aintzinako Erregimenetik Liberalismorako pasabide bortitz eta korapilatsuaren testuinguruan, hain zuzen Frantziako Iraultzaren eta Bigarren Karlistadaren artean. Zumalakarregi Museoak Euskal Herriko XIX. mendea erakusten du. Iriarte Erdikoa izeneko XVIII. mendeko baserrian kokatua dago, hantxe bizi izan zen Zumalakarregi familia, hauen artean bereziki Tomas Zumalakarregi jeneral karlista eta Miguel Antonio Zumalakarregi politiko liberala.
Museoaren erakusketa iraunkorraren gai nagusiak Tomas Zumalakarregi general karlista eta Lehen Karlistada dira: Erregimen Zaharra eta Europako liberalismoa, gerraren testuingurua eta Euskal Herriko foruak; Espainiako dinastien arteko gatazka; Lehan Karlistadan bi armadek izandako bilakaera; Zumalakarregiren heriotza eta hari buruzko interpretazioak; Bergarako Hitzarmenaren ondorioak.
- Eraikina:
- XVIII. mendeko baserri tipikoa da, oin errektage-luarrekoa eta bi isurbidetako teilatua duena. Tomas Zumalakarregi haur zela bizi izandako etxea da. 1.938. urtean Aldundiak erosi zuen, eta 1.949 urtetik aurrera, etxea baserri tradizionalen erara jantzi ondoren, Zumalakarregiren "museo-etxea" izan zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1.985ean hasita, eraikina eraberritu zuen, eta 1.989ko maiatzean ireki zen.
- Objetuak:
- Museoko bildumetan honakoak daude: Zumalakarregiren eta bere familiaren gauzak, karlistadetako armak, uniforme jatorrizkoak eta kopiak, olioak eta grabatuak, agiri ofizial eta pribatuen sortak, numismatikako eta aurrefilateliako elementuak, maketak, eta abar.
Liburutegia eta artxibo dokumental eta ikonografikoa XVIII. eta XIX. mendeetan espezializatuak dira eta erabilgarri daude ikerlarientzat eta, oro har, jendearentzat. - Ekintzak:
- Bisita gidatuak antolatzen dira talde, familia eta partikularrentzat, material didaktikoarekin. Ibilbide berezi bat prestatua dago, museoko gaiak Ormaiztegiko Zubiarekin, XIX. mendeko obra ikusgarriarekin, lotzen dituena.
Helbidea:
Museo Zumalakarregi Museoa
Muxika egurastokia 6
20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tlfa.: +34 943-889900
Faxa: +34 943-880138
E-posta: mzumalakarregi@gipuzkoa.net
Lotura interesgarriak:
Zumalakarregi Museoaren Weba